OLBEA IPA

Nueva OLBEA IPA. Ya disponible en barril y próximamente en botellín. Pruébala en nuestro local, en la terraza del Mercado de Abastos de Vitoria-Gasteiz.

Un poco de historia: La India Pale Ale (IPA) es una variedad de cerveza de tradición inglesa que se caracteriza por un alto nivel de lúpulo y una mayor graduación.

La creación de la India Pale Ale durante la década de 1790 (en la década de los 90 del siglo XVIII) fue el resultado de esfuerzos de los cerveceros británicos por superar un problema difícil: hacer llegar la cerveza a sus tropas en India sin que la cerveza se volviera caduca y agria. El viaje era largo y caluroso y resultaba demasiado difícil para las Dark Ales y las Porter de Inglaterra. Las naves salían normalmente de Londres, cruzaban al sur más allá del Ecuador a lo largo de la costa de África, rodeaban el Cabo de Buena Esperanza y después cruzaban el Océano Índico hasta alcanzar Bombay, Calcuta y Madrás. Las fluctuaciones de la temperatura eran enormes y las aguas encrespadas del África meridional daban lugar a un viaje extremadamente violento.

Los primeros envíos a la India llevaban en botellas cervezas tipo porter, la cerveza preferida en Londres, que generalmente llegaba caducada, mohosa y agria. La solución al problema de la cerveza finalmente vino de una receta creada por George Hodgson de la Bow Brewery del este de Londres. Fue él quien comenzó el envío de la India Pale Ale durante 1790.

Nota de cata: Elaborada con la combinación de cinco maltas. Espuma densa y cremosa. La combinación de sus lúpulos le confiere un amargor agradable y aromas que recuerdan a hierba fresca, resina de pino con cierto toque de frutas tropicales (maracuyá, piña…). Cerveza con un 5% de alcohol.

Olbea IPA

IPA berria. Upelean daukagu eta laster bolilatxoan ere bai. Dasta ezazu Gasteizko Abasto Merkatuan daukagun lokalean, terrazan.

Historia pixka bat: India Pale Ale (IPA) tradizio ingelesa duen garagardo mota bat da. Lupulu maila altuagoa eta graduazio handiagoa dira bere ezaugarri nagusiak.

India Pale Ale XVIII. mendeko 90. hamarkadan sortu zen, garagardogile britaniarrek zuten arazo larri bati aurre egiteko; hau da, Indian zeuden britaniar soldaduei garagardoa garraztu eta iraungi gabe heltzeko. Bidaia luzeegia eta beroegia zen eta Ingalaterrako dark ale eta porter garagardoak gehienetan ez ziren baldintza onetan heltzen Indiara. Itsasontziak Londresetik abiatzen ohi ziren Afrikako kostaldean zehar, Ekuadorretik behera igaro, Esperanza Oneko lurmuturra inguratu eta Indiako Ozeanoa zeharkatzen zuten Bombay, Calcuta eta Madrasera heldu arte. Bidaia izugarri bortitza izaten zen, tenperaturaren gorabehera handiengatik eta Hego Afrikako ur biziengatik.

Indiara bidali zituzten lehenengo botilek porter erako garagardoa zuten, garai hartan gustukoena Londresen, eta garraztu, iraungi eta lizundu egiten zen Indiara heldu orduko. Arazo hau konpondu zuten Londreseko ekialdean zegoen Bow Breweryko George Hodgsonek sortutako errezeta bati esker. 1790. urtean bera hasi zen India Pale Alea bidaltzen.

Dastatze-oharra: Bost malta nahastuta egiten dugu garagardoa. Apar sendoa eta krematsua. Lupuluen nahasketak garagardoari hainbat bereizgarri ematen dizkio: mingostasun atsegina eta, fruta tropikalen ukitu pitin batez ( marakuia, anana…), belar freskoa edo pinu-erretxina gogora ekartzen duten usainak. Garagardo honek % 5eko alkohola du.